XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INUDEAK.- Zer da ordea, agure? Etzaidazu esaterik uka.

AURTZAINAK.- Ezer ez; len esandakoaz ere garbai naiz, izan.

INUDEAK.- Etzaiozu zure bizarragatik zure iopu-kide oni estal.

Onela bear ba'dadi, ori ixilean eukiko baitut.

AURTZAINAK.- Arriz zotz-eginez ari izaten diran eta zaharrenak eserten diran Peirene'ko (9) Peirene, Korinto ondoko iturri baten izena, egun Dragonera deritza ur gurenaren ingurura bertara urbildurik, ez-entzun eginda, urlia auxe esaten entzun nuen, ots, Korinto'ko lurraldetik amarekin batera aurrok erbestetzeko omen da Kereon, eskualde ontako nagusia.

Eztakit ordea esana egia dan ala ez.

Enuke orrelakorik gertatzerik nai, noski.

INUDEAK.- Ta baldin amarekin burutu-ezina ba'deza, aurrok ori iasatea egari al izango ote du Iason'ek?.

AURTZAINAK.- Berriei ezkontzaidetasun zaharrek leku egiten diete, ta eztu etxe au laztan ark.

INUDEAK.- Onatx, gureak egina duke, baldin oraingoa aitu baino len, gaitz zaharrari berria eratxiki ba'dezaiogu.

AURTZAINAK.- Zu beinipein ezpaita au etxekoandreak iakin dezan garaia zaude ixilik eta txintik ez atera.

INUDEAK.- Aurrok, entzuten al duzute aita nolakoa duzuten?.

Ilko al da!.

Ez: nere iauna baita.

Alabaina beretarrekiko gaizto dalarik atzemana izan da.

AURTZAINAK.- Ta nor ez, ilen ume artean?.

Dagoneko ezagutzen al duzu edonork bere burua laztanago duena, urkoarena baino (batzuk zuzen eta bide noski, bestetzuk ordea, irabaziaren ederragatik), baldin aitak ezkontza-atseginagatik oiek laztan ezpaditza?.

INUDEAK.- Zoazte onik baitagoke etxean barna, aurrok!.

Zuk berriz euki itzazu al daiten bazterrenean eta etzitzazu ama etsituarengana urreratu.

Zezenak bezala, bekoskoz begiak zearka zorrozten dizkiela ikusi baitut dagoneko, egitekoren bat egiteko bailitzan.

Eztu aserrea atertuko iakinean nago, egon ere, oinaztarriak norbait io dezan arte.

Ezer egitekotan, egin al ba'leza etsaien aurka ta ez, adiskideen aurka!.

MEDEIE'K.- (Etxe-barnetik).

Ene bada! Nerau zorigaiztoko onen lorren ondikoa! ene! ene! ondikotz! il ba'nendi!.

INUDEAK.- Orixe da hura, aur laztanok!.

Eragin daragio biotzari amak, badaragio aserreari.

Leia zaitezte, arinago! etxe barnera! Eta ez urreratu aren begien ondora: etzakizkiote aldera, ta begira gero, aren gogo ilarrainduaren aldarte basatiari ta sortzezko izate galgarri ari.

Zoazte oraintxe, barnera zaitezte ainbat lasterren!.

(Aurrak eta Aurtzaina sartu dira etxean barna).